Berdeak bigarren jarri ditu inkesta batek Alemanian

2011ko apirilaren 7a
00:00
Entzun
BERLIN. Inkesta baten arabera, gaur Alemanian hauteskundeak balira Berdeak bigarren indarra izango lirateke, sozialdemokraten aurretik. Botoen %28 lortuko lituzkete ekologistek, Forsak institutuak astero egiten duen galdeketaren arabera. Emaitzok Fukushimako zentral nuklearraren istripuaz geroztik Alemanian sortu den eztabaidarekin dago lotuta. Baden-Wurttemberg estatuan egin berri diren bozen isla ere bada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.