Isaac Herzog Bougie laboristak gidaturiko Batasun Sionistak eta Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroaren Likudek berdinketa lortuko lukete, lehen inkestek iragarritako emaitzak baieztatuz gero. Zerrenda Arabiar Batua litzateke hirugarren indarra, 12-13 ordezkarirekin. Yair Lapid Finantza ministro ohiaren Yesh Ativ alderdiak hamabi ordezkari izango lituzke, inkesten arabera.
Ia sei milioi hautesle zeuden botoa ematera deituak Israelgo 20. parlamentua egituratzeko. Guztira 26 alderdi politiko aurkeztu dira bozetara, baina hamar inguruk lortuko dituzte ordezkaritza izateko beharrezkoa diren botoen %3,25.
Bozen egunean zehar, adierazpenak egin dituzte bi zerrendaburuek. Netanyahuk ziurtatu du ez dela batasun nazionaleko gobernurik izango hauteskundeen osetean: "Ez dago batzen gaituen zubirik. Herzogek, berriz, Netanyahuren kontra jo du, esanez "lotsa" ematen duela lehen ministroak eginiko agerraldian erakutsitako "ikara".