Mundua

Berdintasuna, bakea eta justizia eskatu dute Bakearen nobel saridunek

Ellen Johnson Sirleaf Liberiako presidenteak eta Leymah Gbowee eta Tawakkol Karman giza eskubideen aldeko ekintzaileek jaso dituzte sariak, Oslon.

2011ko abenduaren 10a
16:47
Entzun

Ellen Johnson Sirleaf Liberiako presidenteak eta Leymah Gbowee eta Tawakkol Karman giza eskubideen aldeko ekintzaileek jaso dute Bakearen Nobel saria, Oslon, eta ekitaldian berdintasuna, bakea eta justizia eskatu dute. Emakumeen eskubideen alde egindako lanagatik saritu dituzte. 

Sirleafek adierazi du ohorea dela berarentzat Nobel sariarekin saritu dituzten beste afrikar batzuen bidea jarraitzea, eta Desmond Tutu Hegoafrikako artzapezpikua eta Kofi Annan NBEren idazkari nagusi ohia aipatu ditu. "Liberiako, Afrikako eta mundu osoko emakumeen izenean apaltasunez onartzen dut sari hau", gaineratu du.

Gboweek ere munduan bakearen, berdintasunaren eta justiziaren alde ari diren emakumeen izenean jaso du saria, eta berarentzat ohore bat dela esan du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.