Mundua

Bere agindua betetzen ez dutenak kargugabetzeko aukera izango du Konstituzionalak

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak behin-behinean kargutik kendu ahalko ditu bere agindua betetzen ez dutenak. Horrek zuzenean eragin diezaioke Carme Forcadell Kataluniako Legebiltzarreko lehendakariari.

Auzitegi Konstituzionala. MARISCAL / EFE
2016ko azaroaren 3a
09:25
Entzun

Aurreko legegintzaldian egin zuen araua PPk, eta Eusko Jaurlaritzak helegitea jarri zuen lege horren aurka, Konstituzioaren kontrakoa dela argudiatuz. Auzitegiak, baina, atzera bota du helegitea, eta, ondorioz, bere aginduak betetzen ez dituen kargudunik baldin badago, hura behin-behinean kargutik kentzeko ahalmena dauka Auzitegi Konstituzionalak.

Gehiengoz hartu du erabakia Konstituzionalak; ez, ordea, aho batez. Azken sei hilabeteetan eztabaidatu dute gaia auzitegi horretako epaileek, eta bi iritzi izan dituzte mahai gainean. Adela Asua, Juan Antonio Xiol eta Fernando Valdes-Re erabakiaren kontra azaldu dira, eta, antza, helegitearen zati bat onartzearen aldekoak ziren.

Orain, legea eskuetan, Forcadell kargutik kentzeko aukera eduki dezake Konstituzionalak, haren kontrako prozedura bat martxan baitago auzitegiaren erabakiari desobedientzia egitea egotzita. Zehazki, Kataluniako Legebiltzarrean independentziarako bide orriari buruzko eztabaida egiteagatik eta bozkatzeagatik auzipetu du Kataluniako Auzitegi Nagusiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.