BOLIVIA

Bere aginteko lorpen ekonomikoak nabarmendu ditu Evo Moralesek

"Hamar urteko estatu plurinazionalari" buruzko laburpena egin du Boliviako presidenteak, eta "dominazio inperialaren" garaiako "eredu neoliberalarekin" alderatu.

Evo Morales, Boliviako Senatuan, haren agintaritzako hamarkadari errepasoa egiten. BOLIVIAKO INFORMAZIO AGENTZIA
2016ko urtarrilaren 22a
11:16
Entzun

Hamar urte dira Evo Morales Boliviako presidente izendatu zutenetik, eta hamarkadan zehar eginiko "iraultza baketsuaren" bilana aurkeztu du Senatuan. Datu ekonomikoei erreparatu die, eta nabarmendu 2005az geroztik Barne Produktu Gordina %5 hazi dela batez beste; 1985-2005 epean, ordea, %3,2.

Muturreko txirotasuna %17,3ra murriztu dutela ere azpimarratu du, eta gogorarazi 2005ean %38,2koa zela kopuru hori: "2006an gobernura heldu ginenean, Bolivia Hego Amerikako azken herrialdea zen, eta Amerikako azkenaurrekoa. Iaz, Hego Amerikako lehenengo eta Amerikako bigarren herrialde gisa kokatzen gaituen hazkundearekin amaitu genuen urtea".

%4,8ko hazkundea izan du Boliviako ekonomiak 2015ean; aurreko urteetan baino apalagoa, gasaren prezioek behera egin dutela-eta —hori da Boliviak esportatzen duen produktu nagusia—.

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.