Japoniarren segurtasuna bere kargu hartzeko eskatu zion atzo Japoniako lehen ministro Junichiro Koizumik Pekini. Asteburuan Japoniaren aurkako protestak izan ziren eta manifestariek hainbat jatetxe japoniarri eta herrialde hartako enbaxadari eraso zioten. «Horrelako erasoak saihesteko ahal duen guztia egin behar du Txinak», esan zuen lehen ministroak. Apirilaren amaieran Indonesian egingo den goi-bileran auzia Txinako presidente Hu Jintaorekin eztabaidatzeko asmoa du Koizumik.
Ikasleek deitu zituzten protestak, Japoniak kaleratu berri dituen eskola liburuen aurka. Horietan Tokiok Bigarren Mundu Gerran egindako sarraskia gutxiesten duela salatu zuten ikasleek. Horrek eta Tokiok Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluan leku iraunkorra izateko eskaerak japoniarren aurkako gorrotoa zabaldu du Txinan.
JAPONIA
Bere aurkako erasoak geldiarazteko eskatu dio Tokiok Pekini
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu