Hain zuzen ere, epaiketan izango diren 1.400 lekukoak berak galdekatuko dituela agertu du. 150 eguneko epea izango du horretarako.
Milosevici Jugoslavia ohiko gatazketan gertatutako sarraskien arduradun nagusia izateaegozten dio Hagako Zigor Auzitegiak: Kroaziako, Bosnia-Herzegovinako eta Kosovoko gerren bultzatzaile izatea, eta serbiarrek gatazka horietan egindako izugarrikeriak sustatzea. Zehazki, genozidioa, gerra krimenak eta gizateriaren kontrakoak aipatzen dituzten 66 karguri egin beharko die aurre, eta bizi arteko espetxe zigorra ezar diezaioke tribuanalak.
Abokatu defendatzailea izateari muzin egin, eta bere gain hartu du Milosevicek bere defentsa. Hala ere, osasun patala du, eta lan hori bete ahal izango duenetz zalantzagarria da. Epaiketa 2002ko otsailean hasi zen, baina hipertentsio eta bihotz arazoak tarteko 17 aldiz eten dute.
Jugoslavia ohiko sarraskien inguruko epaiketa
Bere kontrako akusazio guztiak "gezurra" direla argudiatu du Milosevicek
Jugoslavia ohirako Hagako Zigor Auzitegiak leporatzen dizkion akusazio guztiak "gezurra" direla adieraziz hasi du Slobodan Milosevic Jugoslaviako presidente ohi serbiarrak bere defentsa. Milosevicen arabera, gezur horien bidez "Jugoslavia desagertzearen arduradunak" babestu nahi dituzte. Tribunalaren aurrean bere buruaren defentsa berak egingo duela berretsi du Jusgoslaviako presidente ohiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu