•Lobsang Phuntsok. 20 urteko fraide honek martxoaren 16an erre zuen bere burua, 2008ko Tibeteko altxamenduaren omenez. Biharamunean hil zen.
•Tsewang Norbu. 29 urteko fraide honek abuztuaren 15ean eman zion su bere buruari protesta gisa. Egun hartan bertan hil zen.
•Lobsang Kalsang eta Lobsang Konchok. 18 eta 19 urteko fraide hauek beren burua erre zuten irailaren 26an. Ospitalera eraman zituzten, baina harrez gero ez dago haien inguruko informaziorik.
•Kelsang Wangchuk. 17 urteko fraide honek urriaren 3an erre zuen bere burua. Zauri larriekin atxilotu zuten, eta ez dago haren berririk.
•Khaying eta Choephel. 18 eta 19 urteko fraide hauek urriaren 7an immolatu zuten beren burua. Biharamunean hil zen Khaying, eta urriaren 11n Choephel.
•Norbu Damdul. 19 urteko fraide honek urriaren 15ean erre zuen bere burua. Atxilotu egin zuten, eta ez dago haren berririk.
•Tenzin Wangmo. 20 urteko moja honek urriaren 17an erre zuen bere burua. Orduan hil zen.
•Dawa Tsering. 38 urteko fraideak urriaren 25ean eman zion su bere buruari. Sichuan probintziako Kandze monasterioan dago, zauri larriekin.
Beren burua erre duten fraide eta mojak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu