Gaur 20 urte erori zen Berlingo Harresia -1961ean eraiki zuten-, eta "Askatasunaren festa" eginez ospatzen ari dira urteurrena, Berlinen bertan. Ekitaldi nagusia 18:00etan hasi da. Angela Merkel Alemaniako egungo kantzilerrak Bornholmer Strasseko orduko muga zeharkatu du. 1989ko azaroaren 9 hartan Bornholmer Strasse ireki zuten aurrena, eta Alemaniako gaurko kantzillerra handik pasatu zen. Fisikari gisa egiten zuen orduan lan Berlin ekialdean, eta, aitortu duenez, "ezezagun" batzuen etxean ospatu zuen garagardoa edanez, hiriaren mendebaldean.
Gauean, poliestirenoz osatutako 1,5 kilometroko dominoa botako dute -harresiaren erorikoa irudikatuko dute hala-, agintariek Brandeburgoko Atea pasatuko dute ekialdetik mendebaldera.
Ekitaldi horretan Merkel izango da agintarien artean hitz egiten aurrena, eta Klaus Wowereit Berlingo alkatea ariko da harekin batera. II. Mundu Gerraren ondoren Berlinez jabetu ziren lau herrialdeetako ordezkariak ere mintzatuko dira: Dimitri Medvedev Errusiako presidentea, Nicolas Sarkozy Frantziakoa, Gordon Brown Erresuma Batuko lehen ministroa eta Hillary Clinton AEBetako Estatu idazkaria. Estatu eta gobernuburu ugari izango da; Lech Walesa Poloniako presidente ohia eta Mijail Gorbachov Sobiet Batasuneko presidente ohia eta Bakearen Nobel Saria, esaterako. Barack Obama AEBetako presidentea, ordea, ez.
Ondoren, Daniel Barenboimek zuzendutako Berlingo Staastkpelle orkestrak kontzertua eskaini du.
munDUA
Berlin banatzen zuen muga igaro dute, 20 urteren ondoren
"Askatasunaren festa" ospatzen ari dira Alemaniako hiriburuan. 18:00etan hasi da ekitaldi nagusia, Bornholmer Strasseko orduko muga zeharkatu du Angela Merkel Alemaniako gaurko kantzillerrak. Gauean harresiaren erorikoa ospatuko dute, poliestirenoz osatutako 1,5 kilometroko dominoa botaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu