Berlusconi epaituko dute entzuketen kasuagatik
ERROMA. Milango epaile batek Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroa epaitzeko eskatu du, 2005ean haren anaiaren egunkarian argitaratutako legez kanpoko entzuketekin zerikusia duelakoan. Poliziaren esku zegoen grabazio bat argitaratu zuen Berlusconik, epailearen arabera. Grabazioak oposizioko kide batek izandako elkarrizketa jasotzen zuen, eta hauteskunde kanpainarako erabili zuen lehen ministroak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu