Berlusconi ez da azaldu bere aurkako epaiketara
MILAN. Mediaset enpresa taldearekin lotura duen iruzur kasu baten epaiketan agertzeari uko egin zion atzo Silvio Berlusconi Italiako gobernuburuak. Epaiketa 2010eko apirilean eten zuten immunitate kontuengatik, baina traba horiek gaindituta geratu dira orain. Apirilaren 11n jarraituko du epaiketak; bost egun lehenago, adin txikikoak prostituitzeagatik epaituko dute, Milanen ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu