Berlusconi: «Ez dut herria komunisten esku utziko»

2011ko martxoaren 18a
00:00
Entzun
Astelehenean Milango auzitegira joan beharko du Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroak, ustelkeria kasu batengatik epaitzen ari baitira. Auzi horrengatik eta irekita dituen besteengatik dimisioa emateko eskatu dio oposizioak, baina ez du halakorik egingo. «Aurrera jarraituko dut, neure burua defendatzeko geratuko naiz; ez dut herria komunisten esku utziko».

Apirilaren 6an, Milanen ere, Berlusconik Ruby auzian adingabeen prostituzioa eta boterea gehiegikeriaz erabiltzea akusazioei aurre egin beharko die. La Repubblica-k atzo kaleratu zuenez, 2009an eta 2010ean gobernuburuak 21 milioi euro gastatu zituen neska gazteekin egindako festetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.