Italia

Berlusconi: "Guk erabakiko dugu noiz arte zaigun baliagarri Monti"

Gaur iluntzean bozkatuko dute Italiako Parlamentuan gobernu berriarekiko konfiantza mozioa.

2011ko azaroaren 17a
17:44
Entzun

Silvio Berlusconi Italiako lehen ministro ohia bere ondorengoaz mintzatu da gaur, eta Mario Monti Italiko presidente Giorgio Napolitanok "inposatutakoa" dela salatu du. "Guk erabakiko dugu noiz arte zaigun baliagarri, baita hauteskunde kanpainari dagokionez eta sondeoen arabera".

Mario Montik atzo izendatu zuen zein izango den bere gobernua. Politikaririk ez da izango, eta teknokratak izango dira Italia dagoen egoeratik ateratzeko ardura izango dutenak. Berlusconik bere senatariei esan die Monti "demokraziaren etete negatiboa" dela.

Gaur Italiako Parlmentuan konfiantza mozioa aurkeztu du Montik, eta iluntzean bozkatuko dute parlamentariek. Berlusconik azpimarratu nahi izan du, bera zela ustez Italiak merkatuetan zuen arazoek sorburu, baina joan dela eta egoera lehengo bera dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.