Berlusconik dio zaborren krisiari aurre egingo diola
ERROMA. Napoli eskualdean zabaldu nahi duten zabortegiaren harira piztu den krisia hamar eguneko epean konpontzeko hitza eman du Silvio Berlusconik. Italiako lehen ministroak protestak arindu nahi izan ditu horrela. Izan ere, Europako zabortegirik handiena izango denaren kontrako protestak egunetik egunera okertzen ari dira. Vesuvioaren natur parkean egin nahi dute zabortegia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu