mundua

Berlusconiren aurkako zentsura mozioa izango da bihar

FLI alderdikoek dimisioa aurkezteko eskatu diote Lehen Ministroari, Berlusconik, ordea, ez duela dimitituko dio.

2010eko abenduaren 13a
19:16
Entzun
Bihar egun erabakigarria izango da Silvio Berlusconirentzat. Senatuan konfiantza mozioa izango du, eta Diputatuen Kongresuan, berriz, zentsura mozioa. Aurrenekoa irabaziko duela dirudi, berak baitauka gehiengo nagusia parlamentuan. Diputatuen Kongresuan, ordea, gauzak ez daude horrela. Duda handiak daude han gertatuko denarekin, baina, Etorkizuna eta Askatasuna (FLI) alderdiko eta Berlusconiren aliatu ohi Gianfranco Finiren alderdiko 36 diputatuek dimisioa aurkezteko eskatu diote. Komfiantza mozioan abstenitu egingo direla esan dute diputatu horiek, beti ere, horren ondoren eta zentsura mozioaren aurretik dimitituko duela adierazten baldin badu Berlusconik. Hori egingo ez balu, zentsura mozioan bere aurka egingo dutela jakinarazi dute. FLIko 36 diputatuek hori egingo balutekargua galduko luke Lehen Ministroak, baina ez da segurua guztiek postura hori mantenduko duten ala ez.

Proposamen horri erantzunez, ez duela dimitituko adierazi dio Berlusconik Finiri. Gaur hasi dira eztabaidak Italian, eta Berlusconik moderatzaileei hitzarmen berri bat proposatu die moderatzaile guztiei. Krisi garaian dena hankaz gora ez jartzeko esan die, eta baita 2008ko hauteskundeen ondoren hartu zuten erabakiari eusteko ere, hau da, aliatu izandako guztien babesa nahi izan du. Batez ere FLI alderdiari zuzendu zaio, hartu zuen konpromisoa ez hausteko esanez. Beste askotan ez bezala, diskurtso moderatua izan du Lehen Ministroak, eta ez da inorekin pertsonalki sartu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.