Angelino Alfano Askatasunaren Herria alderdiko bozeramaileak "onatezina" dela esan du Enrico Lettaren ultimatuma. Joan den ostiralean legebiltzarkideei konfiantza eskatu zien lehen ministroak gobernuak jarraitu ahal izateko.
Berlusconik etengabe mehatxu egin du bere alderdiak gobernua eroraraziko zuela bere kontrako justizia auziak konpontzen ez badira. Datorren urriaren 4an erabakiko dute Berlusconi Senatutik kanporatzen duten, eta hori saihesteko azken saiakera izan da bere ministroena.