Botatako iseken inguruan jendaurreko damua agertzeko eskatu dio Gerhard Schroeder Alemaniako lehen ministroak Silvio Berlusconi Italiako kargukideari. Alemaniako Legebiltzarreko bilkuran, Berlinen, agertu du exijentzia hori Schroederrek, eta diputatu guztiek txaloka hartu dute lehen ministroaren eskaera.
Hala ere, ez du ematen Berlusconik barkamena eskatzeko asmorik duenik. Izan ere, inor iraintzeko moduko adierazpenik ez zuela egin esan zuen atzo arratsaldean, baizik eta txantxa bat egin zuela, baina itzultzaileak ez zuela asmatu behar bezala adierazten.
Europako Legebiltzarreko atzoko saioa oso eztabaidatsua izan zen, Berlusconi EBko sei hilabete honetako presidenteak irainekin eta isekekin erantzun baitzien parlamentarioen galdera eta kritikei. Martin Schulz legebiltzarkide alemaniarrari film batean buruzagi naziaren rola jokatzeko aproposa zela esan zion, eta "iseka handitzat" hartu ditu adierazpen horiek Alemaniak.
Europako Batasuna
Berlusconiri barkamena eskatzeko exijitu dio Schroederrek
Silvio Berlusconi Italiako lehen ministro eta sei hilabeteko honetako Europako Batasuneko lehendakariak atzo Europako Legebiltzarrean egindako adierazpenek bazterrak astintzen segitzen dute. Gerhard Schroeder Alemaniako lehen ministroak jendaurrean barkamena eska dezala exijitu dio Berlusconiri, hain zuzen ere, Europako legebiltzarkide alemaniar bati film batean nazien buruzagi rola jokatzeko aproposa zela esan ziolako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu