MUNDUA

Berrehun kurdu bahitu dituzte Alepotik gertu

Al-Qaedari lotutako Al-Nusra miliziak bahitu ditu Tel Hasel hirian, Giza Eskubideen Siriako Behatokiak jakinarazi duenez. "Jabegoak suntsitu eta harrapakatu" dituztela gaineratu du behatokiak. Turkiako Gobernuak ukatu egin du Al-Nusrari laguntza ematen aritzea.

2013ko abuztuaren 1a
18:48
Entzun

Tel Haselen kontrola hartu du Al-Nusrak, eta, 200 zibil bahitzeaz gain, zortzi lagun hil dira borroketan. YPG Herri Kurduaren Babeserako Komitearen alde borrokan ari den Liwa Jabhat al-Akrad talde armatuko sei kide eta bi zibil dira hildakoak.

Atzo eskatu zioten YPGek "armak har ditzakeen edonori" Al-Qaedari lotutako talde armatuen kontra borroka daitezen. Azken asteetan gora egin dute istiluek Siriaren menpeko Kurdistanen, Al-Nusrak hainbat hiritan erasoak eginda.

Turkiako Gobernuak, berriz, ukatu egin du Al-Nusrari laguntza ematen ari denik. Ankarak sarritan esan du ez duela autonomiarik onartuko Siriaren menpeko Kurdistanen, baina ziurtatu du ez dela Al-Qaedari lotutako talderik babesten ari Siria iparraldean kurduen kontra borrokatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.