Azken egunetako euriteek uholdeak eta luiziak eragin dituzte Sierra Leonan. Lehen datuen arabera, 200 inguru dira hildakoak, baina gobernuak ohartarazi du datozen orduetan gora egin dezakeela hildako kopuruak, lurpean geratu baitira eraikin asko.
Hiriburuan eragin dituzte euriteek kalterik handienak. Freetownen ehunka izan daitezke hildakoak, gauean izandako luiziek etxe asko suntsitu baitituzte. Lerro hauek idazteko unean, larrialdi zerbitzuak jendea etxeetatik ateratzen ari ziren.
Pray for #SierraLeone! Flooding in some parts of #Freetown has claimed hundreds of lives. #DearGod#Comfortpic.twitter.com/9RNX13DHuq
— Kwabena E Mankata (@KMankata) 2017(e)ko abuztuak 14