«Berreraikitze aroa» hasiko dute Afganistanen
Talibanek gobernu berria ofizialki aurkeztekoa dute gaur Afganistanen. Izan ere, egun berezia da irailaren 11 han ere, haien aurkako gerraren hasiera ekarri baitzuen. Horiek hala, AEBetako tropak erretiratuta «berreraikitze aroa» hasia dela aldarrikatu zuten atzo, eta, horrekin batera, amaituak direla «odola isurtzeko» egunak. Talibanen lehen ministroaren esanetan, gobernu berriak segurtasuna eramango die bai afganiarrei, baita mundu osoko musulmanei ere, gatazkak amaituz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu