Syrizak irabazi ditu Greziako Parlamenturako hauteskundeak; botoen 35,5 lortu du Alexis Tsiprasek. Demokrazia Berriak bigarren indarra izatea lortu du, baina haren lider Meimarakiek Tsiprasen garaipena aitortu eta zoriondu egin du.
Greziako telebista publikoaren arabera, Anel alderdi nazionalistarekin koalizio gobernua eratzeko harremanak hasiko ditu Tsiprasek. Eta Anel alderdiko eledunek telebistan esan dutenez, prest daude koalizioa osatzeko.
Greziako Barne ministerioak botoen %99,82 zenbatuta eman dituen datuen arabera, honela banatu lirateke eserlekuak: Syrizak 145 eserleku; Demokrazia Berriak 75; Egunsenti Urrekarak 17; Paso-ek 17; KKE-k 15, To Potami-k 11; Anel-ek 11; eta ZB-k 9 lituzke. Herri Batasunak ez du eserlekurik lortu.
Igarri da Grezian bederatzi hilabetetan hirugarren hauteskundeak izan zirela atzokoak; hautesleen erdiak inguru (%54) hartu baitu parte (urtarrileko hauteskundeetan %63k inguru bozkatu zuten).
Alexis Tsipras baikor agertu da, eta gobernu egonkor bat eratuko dutela adierazi du botoa eman osteko adierazpenetan. "Borrokan" segiko dutela esan du. Syrizari ia ez dio eragin barne zatiketak, Herri Batasuna Syrizatik ateratako ezkerreko taldeak ez baitu lortu parlamentuan sartzeko adina boto.