BULGARIA. POLITIKA. PERTSONAIA. SERGEI STANISHEV

Berritzailea

2005eko ekainaren 28a
00:00
Entzun
Europa ekialdeko herrialde anitzetan gertatu den bezala, Bulgarian, joan den igandeko bozetan, garaile irten den indar politikoa alderdi komunistaren oinordezkoa da. BSP Bulgariako Alderdi Sozialistako buruzagia, ildo horretan,BCP Bulgariako Alderdi Komunistan abiatu zuen bere ibilbide politikoa. Sergei Stanishevek 1989an sartu zen komunisten alderdian. Berlingo Harresia bota baino hilabete batzuk lehenago. 2000. urtean, berriz, an, alderdi sozialistan sartu zen eta bi urte geroago izendatu zuten alderdi buru. Bulgariako presidente Georgei Parvanovin lekukoa hartu zuen.

Alderdi Komunista ohiaren nahitaezko berrikuntza islatzeko gaitasun bereziak zituen Stanishevek. Egun 39 urte dituen buruzagi politiko honek, izan ere, historia etahau nazioarteko harremanak ikasi zituen Moskun eta Londresen. Motorrean ibiltzea gustukoa duen politikari honek lehen ministro izatea du orain erronka nagusia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.