Irudia. Honduras
BERRIZ ERE, TRAGEDIA ESPETXE BATEAN
Hondurasko San Pedro Sulako espetxean tragedia jazo da. Presoen arteko liskar batean sute bat piztu zuten atzo —irudian—, eta gutxienez hamahiru lagun hil dira. Iturri ez-ofizialek diote hildakoak hogei direla. Dena den. Ez da halako tragedia bat gertatu den lehen aldia. Duela bi hilabete Comayaguako espetxean 361 lagun hil ziren sute batean. Gobernuak onartu du herrialdeko 24 espetxeetan 12.246 preso dituela; presondegiek har ditzaketen baino 4.000 gehiago, alegia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu