indonesia

Bertan behera utzi dituzte erreskate lanak lurrikarak suntsitu zuen Padang hirian

Inor bizirik aurkitzeko aukerak oso urriak direla uste du Indonesiako Gobernuak. Sumatra irlako gainerako eskualdeetan bizirik egon daitezkeen pertsonen bila jarraitzen dute.

2009ko urriaren 5a
15:30
Entzun
Duela sei egun gogor astindu zuen lurrikara batek Indonesiako Sumatra irla eta gaur, Padang hiririk kaltetueneko erreskate lanakbertan behera utzi dituzte, inor bizirik aurkitzeko aukerak oso urriak direlako, Indonesiako Gobernuaren arabera. Hala ere, uharteko gainerako eskualdeetan oraindik esperantza mantentzen dute eta bilaketa lanekin jarraitzen dute.

Hondakinen azpian 4.000 lagun egon daitezkeela uste dute osasun zerbitzuek. Hildakoen kopuruak jada gainditu du milakoa. Lurrikarak 20.000 eraikin suntsitu ditu, eta herrixka osoak desagerrarazi ditu lur mugimenduak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.