MUNDUA

Bertan behera utzi dituzte Panamako ubidea zabaltzeko lanak

Enpresen partzuergoak Panamako Kanalaren Agintaritzari egotzi dio lanaren kontratuan zehaztutakoak ez betetzea.

Panamako ubidea.
2014ko urtarrilaren 2a
13:11
Entzun

Lanen ardura duen partzuergoak azaldu du "zabalik" dagoela enpresen eta Panamako Kanalaren Agintaritzaren arteko elkarrizketa, "egungo desoreka kontraktuala amaituko duen akordio bat lortzeko".

Sacyr, Impregilo, Jan de Nul eta Cusa enpresek osatzen dute Kanalak Batutako Taldea partzuergoa. Ohar batean azaldu dutenez, "proiektuaren gainkostuen aurrean, oinarritutako erreklamazioak" aurkeztu dituzte. Enpresen arabera, ahaleginak egin dituzte kanalaren agintaritzak erreklamazio horiek —1.625 milioi dolar— kontuan har ditzan.

21 egun barru etengo dituzte lanak, gainkostu horien inguruan ados jartzen ez badira. Panamako agintariek "presio onartezintzat" jo dute adierazpena.

Hain justu, aurten abuztuaren 15ean beteko da mendeurrena ubidea inauguratu zutenetik. Ameriketako Estatu Batuen kontrolpean izan zen, 1999ko abenduaren 31n ubidearen kontrola Panamaren esku geratu zen arte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.