Bertan behera utzi dute Alaskako eta Hawaiko 'tsunami' alerta

Richter eskalan 8,3ko indarra hartu duen itsasikara izan da Japonia iparraldea eta Errusia artean, Curiles uharteetatik hurbil, eta hortik sortu da =i tsunamiaren=i kezka.

2007ko urtarrilaren 13a
17:39
Entzun
Azkenean, ordea, halakorik gertatzeko arriskurik ez dagoela erabaki dute AEBetako agintariek, eta bertan behera utzi dute alerta abisua. Bizimodu normalera itzultzeko eskatu diete Hawaiko eta Alaskako bizilagunei.

Kezka piztu duen itsasikarak 8,3ko indarra izan du Richter eskalan, eta Japonia iparraldea eta Errusia artean gertatu da, Curiles eta Etorofu uharteetatik hurbil. Itsaspetik 30 kilometro azpira gertatu da lurraren astindua, Euskal Herrian 05:24 zirela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.