LURRIKARA

Bertan behera utzi dute tsunami alerta Indonesian

Lurrikara izan da, eta epizentroa hamar kilometro sakoneran dago, Padang hiritik 800 bat kilometro hego-mendebaldera.

Lurrikararen epizentroa, Sumatraren hego-mendebaldean. AEBETAKO GEOLOGIA ZERBITZUA
Adrian Garcia.
2016ko martxoaren 2a
08:07
Entzun

Richter eskalan 7,9 graduko lurrikara batek astindu du Sumatra uharte ingurua, eta Aceh, Ipar Sumatra eta Mendebaldeko Sumatra probintzietan alerta gorena jarri dute, astinaldiak olatu erraldoiak eragin ditzakeen beldur. Gero, ordea, bertan behera utzi dute alerta hori. Singapurren ere sentitu dute lurrikara. Edonola ere, Singapurko Metereologia Zerbitzuaren arabera, "litekeena da kalte materialik ez eragitea". 

Hasiera batean 8,3 graduko lurrikara baten berri eman dute, baina ondoren 7,9ra jaitsi dute haren indarra. Asia hego-ekialdeko zonalde horretan jarduera sismikoa handia da. Inguru horretako mugimendu sismikoek sortutako tsunamien ondorioz 1.300 lagun inguru hil ziren 2005eko martxoaren 28an Sumatran. Hilabete batzuk lehenago, 2004ko abenduaren 26an, beste lurrikara indartsu batek tsunami erraldoi bat eragin zuen, eta 230.000 lagun hil ziren dozena bat herrialdeetan.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.