Mundua

Bertie Ahern irabazle Irlandako hauteskundeetan

%93 zenbatuta, egungo lehen ministroaren alderdi Fianna Failek 73 eserleku lortu ditu. Fine Gaelek, 46.

2007ko maiatzaren 26a
16:40
Entzun
Irlandako Legebiltzarrerako hauteskundeen %93 zenbatuta, Fianna Fail da garailea, aise, oraingoz 73 diputatu lortu dituelako, eta bigarren alderdirik bozkatuenak, Fine Gael kontserbadoreak, 46. Ez du gehiengo osorik lortuko Fianna Failek; 166 eserleku daude jokoan, 84 beharko lituzke eta kontaketan zortzi eserleku falta dira.

Egungo lehen ministro Bertie Ahern-ek karguan segituko du. Hirugarren legealdia luke. Orain arte inor ez da egon Irlandan lehen ministro hiru legealditan. Ahernek 55 urte ditu.

Sinn Feinek aurreko bozetan bost diputatu lortu zituen, eta orain ez ditu emaitzak izan, oraingoz hiru eserleku baino ez dituelako eskuratu.

Ostegunean izan ziren hauteskundeak, eta oraindik ordu batzuk beharko dituzte boto denak kontatzeko.

Emaitzak (%93 zenbatuta)

Fianna Fail.. 73 diputatu.

Fine Gael.. 46.

Alderdi Laborista. 20.

Berdeak. 5.

Sinn Fein. 3.

Demokrata Progresistak. 1.

Besteak. 5.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.