Bertze herrialdeak

2011ko apirilaren 15a
00:00
Entzun

BAHRAIN

Legez kanporatzeak abian. Bahraingo Justizia Ministerioak salaketak jarri ditu oposizioko bi alderdi legez kanpo uzteko asmoarekin. Wefak xiiten alderdi nagusia eta haren aliatu Ekintza Islamikorako Alderdia dira auzibidean paratutakoak. Konstituzioaren aurkako «urratze larriak» egotzi dizkie gobernuak.

EGIPTO

Mubarakek dio ez zuela tiro egiteko agindu. Hosni MubarakEgiptoko presidente ohiak Fiskaltzari ukatu egin dio manifestariei tiro egiteko agindua eman zuela, eta hori leporatu diotenak «gezurretan» ari direla erran du. Galdeketa asteartean egin zioten, eta herenegunetik hamabortz egunerako atxiloaldian dago Mubarak.

SIRIA

Gobernu berria eratu du erregimenak. Bashar al Asadek zuzentzen duen erregimenak gobernu berria eratu du. Atzerri eta Defentsa Ministroak, baina, ez ditu aldatu presidenteak. Horretaz gain, azken protestetan atxilotutakoak askatuko dituela iragarri du, «ekintza kriminaletan nahastutakoak» kenduta.

TUNISIA

Ben Ali, auzibidean. Tunisiako Justiziak hemezortzi kausa ireki ditu Zine el Abidine Ben Ali presidente ohiaren aurka, eta haren estradizioa eskatu nahi du —Saudi Arabian dago—. «Nahita egindako hilketa» egotzi dio Justiziak, bertzeak bertze.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.