Orlando Zapata Tamayo preso disidente kubatarra hileta hiru egunera, bertze lau presok gose grebari ekin diotela iragarri du Kubako oposizioak. Eduardo Diaz Fleitas, Diosdado Gonzalez, Nelson Molinet eta Fidel Suarez Cruz dira presoak. Haiez gain, lanbidez psikologoa den Guillermo Fariñas oposizioko kideak ere baraualdi mugagabea hasi duela iragarri du. Bortzek Kubako "200 preso politikoren" askatasuna aldarrikatzen dute.
Diaz Fleitas, Gonzalez, Molinet eta Suarez Cruz 2003an atxilotu zituzten oposizioko bertze 75 kiderekin batera, AEBen aldeko "mertzenarioak" izatea leporatuta. Diaz Fleitasi 21 urteko espetxe zigorra ezarri zioten, eta gainerakoei hogeina urtekoa. Fariñasek, berriz, hainbatetan egin du baraualdia Kubako Gobernuaren aurka protesta egiteko. Sonatuena 2006an egin zuen, internetera sartzeko askatasuna eskatzeko.
Mundua
Bertze lau presok eta disidente batek gose grebari ekin diote Kuban
Orlando Zapata Tamayo hil ondoren eman dute erabakiaren berri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu