Badirudi, eskola barruan lehergaiak daudela oraindik ere. Horregaitik, polizia eskola mihatzen ari da, lehergai horiek indargabetu, eta hilotz guztiak atera ahal izateko.
Putin bizirik geratu direnak bisitatzera joan da
Errusiako presidente Vladimir Putin Beslanera joan da, erietxeetan daudenei bere elkartasuna adieraztera. Honela esan die Osetiarrei: "Errusia osoak zuen mina sentitzen du gaur, eskerrak ematen dizkizuegu, eta otoi egiten dugu zuekin batera".
Ipar Osetiako mugak istea agindu duela jakinarazi du Putinek, horrela, bahitzaileek eta beraien laguntzaileek alde egiteko modurik ez izateko.
Prestatu gabeko erasoa
Putinek berriz ere esan du gaur, bahiketa etetea planifikatu gabe zegoela. "Egoera aldatu egin zen ziztu bizian, eta zerbitzu sekretuek aparteko ausardiarekin jokatu zuten" esan du, "nahiz eta, tamalez, bajak egon ziren".
Bahiketa honek, Osetia inguruetan dauden hainbat etnien artean egoera gaiztotu egingo duen beldur da Errusiako Gobernua,
Txetxeniako gatazka
Beslanen hildakoak kontatzen ari dira oraindik; 390 zenbatu dituzte
Ipar Osetiako Beslan hiriko eskolako bahiketa indarrez eten zuten atzo Errusiako tropek. 1.200 lagun inguru zituzten bahituta. Ipar Osetiako Osasun Ministerioak esan duenez beraiek 390 hildako kontatu dituzte eta 700 bat zauritu. Kopuru horrek gora egin dezake ordea, oraindik ez baitute zenbaketa bukatu. Bahitzaleetako 27 hil egin zituzten, 3 atxilotu, eta 4k ihes egitea lortu zutela uste da. Ipar Osetiako mugak ixtea erabaki dute agintariek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu