BESTE BATASUNA. Alliot-Marieren bisita dela eta, barau egingo dute Korsikako presoen alde
Veronique Schiarelli hautetsi nazionalistak dio Korsikako Lurralde Biltzarreko aretoan egingo duela protesta
Preso politikoen egoera salatzeko xedean, Corsica Libera alderdi independentistako Veronique Schiarellik hiru egunez egingo du barau Korsikako Lurralde Biltzarreko sarrera aretoan, Frantziako Barne ministro Michele Alliot-Marie Korsikan bisitaz egongo den denboran, hots, atzo eta gaur. Hala, Schiarellik nahi du sakabanatuta dauden korsikar preso politikoen egoera salatu, eta Paul Istriaren kasua nabarmendu. Uztailaren 7an atentatu batzuekin zerikusia zuelakoan atxilotu zuten korsikarra gaixo dago. Errepresioaren Aurkako Batzordeak Frantziako Justizia ministroari zuzendutako Istria askatzeko eskariak erantzunik gabe geratu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu