Espainiako Auzitegi Konstituzionaleko epaimahaia datorren asteazkenean, hilaren 19an, bilduko da, Kataluniako Estatutuaz eztabaidatzeko. Guillermo Jimenez epaile kontserbadoreak bere proposamena aurkeztuko du bertan. Auzitegi Konstituzionaleko iturriek jakinarazi dutenez, haatik, oraindik ez da argi haren gainean bozketa egingo duten. Gauzak dauden moduan, izan ere, zirriborroak ez lituzke sententzia bihurtzeko adina boto eskuratuko.
Onartuko ez balute, auzitegiak atzera botatzen duen seigarren zirriborroa litzateke. Asteazkenean aztertuko dutena, baina, are murriztaileagoa da.
BESTE BATASUNA. Asteazkenean aztertuko du Konstituzionalak Kataluniako Estatutua
Guillermo Jimenez epaile kontserbadoreak idatzitako zirriborroa eztabaidatuko du Espainiako auzitegiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu