Aostako ibarrean -Italiaren menpe- boterean den UV Union Valdotaine indar autonomistak abian jarri du gai jakin baten inguruan alderdikideek eta gura duen herritar orok gogoeta egiteko ekitaldia. Hil honen 28an egingo duten Kongresu berezian eztabaidatuko duten gaia izango da: Burokrazia gutxiago eta autonomia gehiago.
UVko presidente Ugon Perronek nabarmendu du elkarrizketari eta iritzien trukaketari irekia den mugimendua direla, eta lortu nahi dutela autonomia gehiago lortzeko bideen inguruan gogoeta egitea.
BESTE BATASUNA. Autonomia gehiago lortzeko bideak aztertuko dituzte Aostan
'Burokrazia gutxiago eta autonomia gehiago' izeneko gaia eztabaidatuko dute hilaren 28ko batzarrean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu