BESTE BATASUNA. BESTE BATASUNA
'Ar Redadeg', Bretainiako Korrika, berriz antolatuko dute datorren urtean
Ar Redadeg [lasterketa, bretoieraz] iaz antolatu zuten lehen aldiz, eta datorren urtean berriro ere egingo dutela jakinarazi dute. Diwan bretoi eskolen eta bretoierako egitasmoen alde 100.000 euro biltzeko helburuarekin antolatuko dute bigarren Ar Redadeg. Orotara 1.200 kilometroko luzera izango du bigarren ekimenak -aurrenekoa 700 kilometrokoa izan zen-. Ar RedadegRoazhondik (Rennes - Ille-et-Vilaine) abiatuko da, heldu den urteko maiatzaren 10ean, eta Pondin (Pontivy - Morbihan) bukatuko da, maiatzaren 15ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu