Urriaren 5ean dute aukeratzekoa BNG Bloke Nazionalista Galiziarreko zerrendaburu izango dena, Xuntako presidentetzarako bozetan. Hautagaia aukeratzeko prozesuak, ordea, eztabaida eragin du. Izan ere, alderdiko buruzagitzak iragarri du soilik ordezkariak joango direla urriko bilerara, alegia, oinarriek ez dutela hitzik izango beren hautagaia izendatzeko.
Oinarrien Mugimendua taldeak beraiek baztertzen saiatzea egotzi dio zuzendaritzari. Horiek denen parte-hartzea bermatuko duen bilera egiteko eskatu dute, argudiatuz beste era batera ezin litekeela denen sostengua izango duen hautagaia aukeratu.
BESTE BATASUNA. BNGk oinarrien parte-hartzerik gabe aukeratuko du zerrendaburu izango dena
Oinarrien Mugimendua taldeak beraiek bazterrean uzten saiatzea leporatu dio alderdiko buruzagitzari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu