BESTE BATASUNA. Companysen aurkako prozesua baliogabetzeko eskatu dute

Espainiako Justizia Ministerioak iragarri du haren irudiari egindako kaltea konpontzen ahaleginduko dela

Erredakzioa
2009ko urtarrilaren 31
00:00
Entzun
Espainiako Justizia Ministerioak iragarri du Generalitateko presidente ohi Lluis Companysen irudiari egindako kaltea konpontzen ahaleginduko dela. Hori, ordea, ez da nahikoa Duintasunaren Batzordeko kideentzat. Horiek presidente izandakoaren aurkako epaiketa baliogabetzeko eskatzen dute. «Ez ditugu moralaren inguruko adierazpenak behar;prozesua baliogabetzea eskatzen dugu, eta ez dugu besterik onartuko», nabarmendu du Josep Cruanyes Duintasunaren Batzordeko eledunak. 1940an fusilatu zuten Companys.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.