BESTE BATASUNA. Eskoziaren eta EBren arteko bileretan gaelikoa erabili ahalko dute

Bruselak nabarmendu du Europako hizkuntza ofizialen zerrendatik kanpo jarraituko duela Eskoziako gaelikoak

Erredakzioa
2009ko urriaren 10a
00:00
Entzun
Aste honetan bertan onartu du Europako Batasunak Eskoziako ordezkaritzekin egindako bileretan gaelikoa erabiltzeko aukera. Beraz, aurrerantzean Edinburgok gaelikoa erabili ahalko du bilera eta Bruselara bidalitako dokumentu ofizialetan. Hala ere, Europako Batasunak ohartarazi du horrek ez duela esan nahi Eskoziako gaelikoa hizkuntza ofizialen zerrendan sartuko denik.

Eskoziarako Estatu idazkari Jim Murphyren iritziz, akordioa urrats garrantzitsua da, «bultzada handia delako hizkuntzarentzat». 2001ean egindako ikerketa baten arabera, 92.400 eskoziarrek -herritarren %1,9k-ulertzen dute gaelikoa. Horietatik 58.652k hitz egiten dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.