BESTE BATASUNA. Espainiako Konstituzionala «osotasunean dimititzera» deitu du ICVk
Saurak dio Kataluniako Estatutuaren kontrako epaiak ekar dezakeela autonomien garapenean atzera egitea
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak «osotasunean dimititzea» eskatu du Joan Saura Kataluniako Generalitateko Barne kontseilariak. ICV Iniciativa per Catalunyako kidearen iritzian, auzitegiak ez du zilegitasunik PP Alderdi Popularrak Estatutuaren kontra jarritako helegiteaz trenkatzeko. Auzi honek Kataluniaren gain «Damoclesen ezpata bat» zintzilik atxikitzen duela iritzi dio Saurak. Estatutuaren kontrako epaiak prozesu autonomikoan atzera egitea eragin lezakeela ohartarazi du ere. Jose Montilla Generalitateko presidenteak esan du adierazpen horiek ICVko kide gisa egin dituela Saurak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu