BESTE BATASUNA. Estatutuak ezetza jasoz gero, ERCk ontzat joko luke batasun gobernua eratzea

Erredakzioa
2008ko ekainaren 28a
00:00
Entzun
ERC Esquerra Republicana de Catalunyako presidente Joan Puigcercosek jakinarazi duenez, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Kataluniako estatutu berriaren testuaren kontra ebatziko balu, ontzat emango luke Katalunian batasun gobernua osatzea. Hala, egungo hirukoarekin-PSC alderdi sozialista, ERC eta ICV Iniciativa per Catalunya-Els Vertsek osatua-bat egiteko aukera emango liokete CiU Convergencia i Uniori.

«Batasun gobernuaren aukera ezin da baztertu, baldin eta Konstituzionalak Estatutuari muga gehiago ezarri eta katalanek erreferendumean onartutakoaren gainetik igarotzen bada», azaldu du ERCko buru berriak.

Horrez gain, nabarmendu du Kataluniak duen erronka nagusien artean finantza sistema ona lortzea dagoela. Hala, Generalitateko presidente Jose Montillari (PSCkoa) galdegin dio Espainiarekiko negoziazioetan bere karguaren pare egon dadila, «tinko» eutsi diezaiola eta ez dezala egungo finantza sistemaren azaleko erreforma hutsa izan daitekeen ezer onartu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.