Haserre, oso haserre dago PSC Kataluniako Alderdi Sozialista CiU Convergencia i Uniorekin, hiruko gobernuarekin hitz egin gabe aurkeztu duelako Espainiako Kongresuan Konstituzionaleko araudia aldatzeko proposamena. Horiek hala, «desleial» jokatzea leporatu dio PSCko diputatu Francesc Vallesek -aurretik hirukoak eta CiUk antzeko beste egitasmo bat aurkeztu zuten-.
Konstituzionaleko epaileen agintaldia amaitutakoan haiek kargua uztera derrigortuko lituzke araudi berriak. Espainiako Kongresuak hurrengo asteetan egingo du horri buruzko eztabaida eta bozketa.
BESTE BATASUNA. Estatutuaren auzian «desleial» jokatzea egotzi dio PSCk CiUri
Espainiako Auzitegi Konstituzionaleko erreforma eztabaidatuko dute Kongresuan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu