BESTE BATASUNA. Frantsesa eta nederlandera ikasteko atari bat zabaldu dute Interneten

Frantzian, Flandrian eta Valonian sustatu dute elebitasuna sustatzea asmo duen webgunea; 'www.franel.eu'

Erredakzioa
2010eko urtarrilaren 30a
00:00
Entzun
Nederlandera eta frantsesa, bi hizkuntzen erabilera sustatzeko ekimena jarri dute abian Frantzian, Flandrian eta Valonian. Interneteko atari bat zabaldu dute elebitasuna sustatzeko. www.franel.eu da webgunearen helbidea, eta bertan bi hizkuntza horietan trebatzeko hainbat atal daude; ariketak egiteko atal bat tartean. Hiru telebista katek bi hizkuntzatan egin dituzten hainbat erreportaje ere ikus daitezke atarian. Kultura, ekonomia eta eguneroko bizimodua izan dute ardatz erreportaje horietan.

Europako Batasuneko diru laguntza jaso du ekimenak, eta hamabi eragileren artean egin dute; Lille, Kortrijk eta Mons hirietako unibertsitateak tartean dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.