LG Electronics enpresak Gales hegoaldean zuen lantegia ixtea erabaki du. Ondorioz, 315 langile lanik gabe geratuko dira. Erabakia «atsekabe handiz» hartu duela azaldu du enpresako zuzendaritzak. Langileei atzo eguerdian eman zieten erabakiaren berri, eta etxera bidali zituzten berehala. Enpresa horrek Galesen zuen lantegi bakarra zen itxi dutena, Newportekoa, alegia. 1996an, ekonomiaren gorakadarekin batera, iragarri zuten enpresa handitu eta 6.000 lanpostu berri sortuko zituztela, baina ez zuten emandako hitza bete.
Galesko Legebiltzarreko eledunak tamalgarritzat jo du zuzendaritzaren erabakia: «Konpainiak dio ez dutela lantegia itxi bertan egiten diren tresnak kalitate txarrekoak direlako, baina egia da horien prezioak behera egin duela azken hilabeteotan». Bestalde, agintariek iragarri dute datozen egunetan langileekin bilduko direla, zer egin daitekeen aztertzeko.
BESTE BATASUNA. GALIZIA. BESTE BATASUNA
GALIZIA. LG enpresak Galesko lantegia itxi eta 315 langile kaleratuko ditu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu