Galiziako Xuntako presidenteorde eta BNG Bloke Nazionalista Galiziarreko eledun nazional Anxo Quintanak aste honetan Madrilen iragarri du 2009ko hauteskunde autonomikoen ondotik berriro proposatuko diela gainerako indar politikoei Nazio Estatutua atontzea.
«[Espainiako] Estatuko gainerako nazioen pare jarriko gaituen Estatutu Nazionala nahi dugu, gure eskumenen eremua handitu eta blindatu egingo duena, estatu plural baten eraikuntzan demokratikoki parte hartzea ahalbidetuko diguna». Xuntako gobernuanPSdeG alderdi sozialistaren kidea da BNG, eta bere eledunaren iritziz, beharrezkoa da PSOE Espainiako alderdi sozialistak instituzio mailan nazionalista galiziarrekin elkarlanean aritzea, «Galiziarako eta Estatuaren gobernagarritasunerako kontsentsu onuragarriak lortzeko».
1981eko Autonomia Estatutuan finkatutako eskumenak osoki garatu nahian dabil BNG.
BESTE BATASUNA. Galiziarako Nazio Estatutua berriz proposatuko du BNGk 2009an
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu