BESTE BATASUNA. Katalan gehienek bozkatuko lukete Espainiatik bereiztearen alde

Erredakzioa
2008ko maiatzaren 24a
00:00
Entzun
UOC erakundeak eginiko inkestaren arabera, galdekatutako katalan gehienek bozkatuko lukete Hego Katalunia Espainiako estatutik bereiztearen alde, erreferenduma eginez gero. Llengua i identitat a Catalunya 2008 izeneko txostenean kaleratu du inkesta UOCk, eta horri jarraiki, galdekatutakoen %36,5 egongo lirateke independentziarekin ados, %22,1 kontra legoke, eta gainerakoak edo abstenituko lirateke, edo oraindik zalantzan daude.

Zehazki, %27,1 abstenituko lirateke, eta %11,7k esan dute oraindik ez dakitela zer jarrera hartuko luketen. Dena dela, inkestak dio %31 sentitzen direla espainiar bezain katalan, %22 soilik katalan eta %19 katalanago espainola baino.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.