BESTE BATASUNA. Katalana hizkuntza ofizial aldarrikatu du Perpinyako Udalak

Erabakia aho batez hartu dute udaleko osoko bilkuran, eta erkidego osora zabaltzea da helburua

Erredakzioa
2010eko ekainaren 12a
00:00
Entzun
Perpinyako Udalak (Ipar Katalunia) katalana hizkuntza ofizial egin eta frantsesaren pare jartzea erabaki zuen atzo. Ebazpena udaleko osoko bilkuran hartu zuten, aho batez. «Era honetan herritarrei azaldu nahi diegu katalanak garela eta harro gaudela», adierazi zuen Jean-Marc Pujol alkateak. Udala duela hamazazpi urte hasi zen kaleetako kartelak bi hizkuntzatan jartzen. Orain, hurrengo pausoa da atzo hartutako erabakia erkidegoko kide diren 25 herrietara zabaltzea. Horretarako lagungarri izango dute Kataluniako Generalitateak Ipar Kataluniako herriei emandako 594.510 euroko laguntza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.