BESTE BATASUNA. Kataluniako 74 zinema aretok ateak itxiko dituzte etzi, protesta egiteko

Zinemaren Legeak katalanezko zinema arriskuan jarriko duela ohartarazita egingo dute protesta

Erredakzioa
2010eko urtarrilaren 30a
00:00
Entzun
Katalunian zinema aretoak dituzten enpresariek greba eguna antolatu dute datorren astelehenerako. Otsailaren 1ean, orotara, 74 zinema areto itxi egingo dituztela eman dute jakitera -Katalunia osoan 175 zinema daude-. Kataluniako Zinema Legeak eragin du polemika; izan ere, legea indarrean jarriko balitz katalanezko zinema arriskuan egongo dela salatu dute enpresariek. Camilo Tarrazon elkarteko presidentearen hitzetan, «katalanezko zinemaren heriotza» litzateke kalea. Ikusle kopurua ere nabarmen jaitsiko dela ohartarazi du Tarrazonek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.