Kataluniako finantzaketak zeresana ematen jarraitzen du. Oraingoa Espainiako Gobernuaren txanda izan da.Pedro Solbes Ekonomia ministroarekin bat egin eta autonomien arteko akordiorik ez bada azken hitza Madrilek izango duela ohartarazi die Espainiako presidenteordeak Kataluniako Generaliteateari.
Hiru hilabete dituzte bi aldeek akordioa lortu eta Estatutuan jasotako finantzaketa sistema berria abian jartzeko. PSC Kataluniako Alderdi Sozialistak, baina, Madrilen jarrera gaitzetsi eta erabakia bien artean hartu beharrekoa dela gogorarazi du.
BESTE BATASUNA. Kataluniako finantzaketan berak duela azken hitza esan du Madrilek
Espainiaren jarrera gaitzetsi eta erabakia bien artean hartu beharrekoa dela nabarmendu du PSCk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu