Korsikako CESC Kontseilu Ekonomiko Sozial eta Kulturalak bigarren aldiz ezetza eman dio, aste honetan, Lurralde Batzarrak paratu duen Padduc lurralde antolakuntza eta ekonomia garapen egitasmoari. Alta, Korsikako Lurralde Batzarrari lotutako egitura bat da CESC, nahiz eta iritzia emateko gaitasuna besterik ez duen. CESCen jarrerak eragina izan dezake, Lurralde Batzarrak heldu den ekainaren 15ean eta 16an egingo duen azterketaren amaieran, Padduc egitasmoaz hartuko duen erabakian.
CESCen ekonomia eta sozial atala osatzen duten 29 kideetatik bakar batek eman dio aldeko botoa Padduc Korsikaren Antolakuntza eta Garapen Egonkorrerako Planaren bigarren moldaerari. Alta, lehen aldi batean ezezko jarrera nagusitu ondoren, Padducen eragileek zuzenketa andana egin zituzten. Hala eta guztiz ere, CESCeko partaideek iritzi diotenez, «Padducen filosofia berdin-berdin geratzen da» eta horregatik diote arbuio egin bigarren aldi batez.
Ekonomia presentziala auzian
Korsikako ekoizpen ekonomiako eragileek -enpresari, ofiziale eta langileen ordezkariak- biltzen dituen egitura horrek berretsitako kritiken artean, Padduceko bultzatzaileen ekonomia presentziala deitu dutenaren aldeko apustua da gehien nabaritzen. Egitasmoa paratu dutenen iritzian, Korsikan presente dauden guztiak, baita turistak edo uhartean erretiratu egin direnak ere, aintzat hartzekoak dira ekonomia garapen bat xedatzean. Jarrera horrek, argi eta garbi, turismoan oinarritutako ekonomiari berebiziko garrantzia ematen dio.
CESCen iritzian, ordea, «filosofia horrekin, nabari dago lurraldeak kontsumatzeko eta xahupenak egiteko leku bezala soilik ikusten direla». Egiturako partaideen arabera: «Egokia izango zen Korsikako alor emankorren eta egoiliarrek hazitako ekonomiaren arteko oreka ikustea, ekoizpen ekonomia hazteko xedean».
BESTE BATASUNA. Korsikako eragile sozial eta ekonomikoek ezetza eman diote Padduci
Enpresari eta langileen ordezkariek osatutako CESC egiturako 29 kideetatik bakar batek du plan honen alde egin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu