2005eko otsailaren 5a
00:00
Eskozia: Legebiltzarrak aho batez eman zion sostengua Hizkuntza Gaelikoaren Legegaiari. Orain Eskoziako erakunde publiko orori gaelikoaren (gaidhlig) inguruko planak egiteko eskatuko diete. Gainera, gaeliko irakasleak kontratatzeko kanpaina sendotuko dute.
ostirala
Galizia: Vieiros webguneak jakinarazi zuen O Bierzo eskualdeko (zati bat Espainiako Gaztela-Leon erkidegoan dago) PB O Bierzoko Alderdiak eginiko kongresu berezian galizieraren aldeko neurriak hitzartu dituela.